UEK + ARIMA BELTZA ostegunean BILBON diskoa aurkezten

28 martxoa, 2006


UEK, Keu duzu, alderantziz. Eta Keu Jesús Mari Agirretxea da, Ondarruko gitarra jotzailea, euskal rockaren baitan curriculum garrantzitsuaren jabe dena: Etsaiak taldeko kidea eta gitarra jotzailea izan da, baita Fjord proiektuaren fundatzailea. Bere aurreko hiru lanetan paisaia instrumentalak marraztu baldin baditu, kasu honetan – aurreko bildumetan ez bezala –KEUk berak abesten du eta jotzen du gitarra, Mikel Arakistain baxu jotzaileak (Etsaiak, Fjord) eta Jon Gurrutxaga bateria jotzaileak (Arima Beltza) lagundurik. Agerian geratzen da talde gisa bere egiten dutena: 70. urteetako hard-rocka, rock melodikoa eta erritmo biziak tarteko… Power hirukote baten moduko esperientzia.

ARIMA BELTZA Elgoibartarrek Mungiako Lamiña estudioetan grabatu zuten beren hirugarren lana: Mundurako ateak. Disko berria Natxo Libertyk grabatu eta ekoiztu zuen eta 2005eko ondarrean kaleratu zuten. Arima Beltzak Blues sustraia bere aurreko lanean egin zuen bezala rockerantz jo du oraingoan ere. Eta bluesa albo batera uzten ez badute ere, riff indartsuek osatzen dute disko berria. Gaur eguneko errepertorioan baina badira kanta lasaiak, rockeroak eta 70. hamarkadako usaina dutenak. Baita orduko taldeen bertsioak ere.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com