UEK: Rock ona egiteko hiru kide nahikoa

30 iraila, 2007


UEK 1999.urtean jaio zen Keu Agirretxearen eskutik. Hiru disko instrumental kaleratu eta gero, Uek (2000), Ganbaratik (2003) eta *Fignuh Hystreld”*(2005), proiektua hirukote bihurtu zen. Gitarra eta ahotsetan Keu Agirretxea , baxuan Mikel Arakistain (Fjord, Etsaiak) eta baterian Jon Gurrutxaga (Arima Beltza) zeudelarik, Uek berriak Heltzear diren egunak kaleratu zuen 2006 urtean, egungo rockaren, klasikoaren eta alternatiboaren artean kokatzen den lana, beraien kontzertuetan islatzen den indar eta energiaz beteriko diskoa. Joan zen uztailean Ondarru eta Elgoibarko hirukotea Uhinak izeneko azken lanaren grabaketan murgildu zen. Andoaingo Garate estudioetan eta berriro ere Haritz Harreguy-ren eskutik, trioak kantuak sesioan, hau da, hirurak batera grabatzea erabaki zuen abestiei freskotasuna eta konpaktutasuna eman nahian.

Kantu zuzenak dira, birtuosismorik gabeak –taldeko burua gitarrista bat izanagatik, hiru instrumentuek osatzen duten batasunak du lehentasuna-, zintzoak –hemen ez dago inor harrituta uzteko asmorik-, eta aurreko diskokoen aldean, hirukoak entseguetan eta zuzenekoetan lortutako sendotasuna beren alde dutenak.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com