URKO MENAIA Ameriketara doa

1 abuztua, 2011

Hona hemen data batzuk:

Sat.  Aug. 6: Vancouver Basque Club of Canada

Sat.  Aug. 13: Kantari Eguna in Gardnerville, Nevada

Sat.  Aug. 20: Colorado Euskal Etxea of Denver

Thu. Aug. 25: Eusko Etxea of Brooklyn ( New York)

Sat. Aug. 27: Rhode Island Basque Club, Newport

 

Modak ez dira sekula Urko Menaiaren kezka izan, modari ez jarraitzeko ez bada. Teknologia berriek ekarritako sare sozialen eta, oro har, mundo birtualaren sukarraldia bizi dugun garai honetan, Urko Menaia bizitza errealaren agertoki nagusitik datorren kantaria dugu, gure hiri eta herrietatik desagertzen ari den espezie batekoa da, kaleko musikariarena. Beharbada inoiz ikusiko zenuen, Donostiako Bulebarrean, han aritzen baita gehienetan, baina beste hainbat lekutan ere ipini izan du mikrofonoa eta anplifikagailu txikia piztu, eta gitarraren zorroa lurrean zabaldu. Entzuleak noiz etorriko zain geratu beharrean, haien bila joaten da gazte donostiar hau. Kalean eta tabernetan hasitako eta hazitako musikaria da Menaia, kalean aurkitu ditu lehen jarratzaileak –edo haiek topatu dute bera­-, kalean saldu ditu lehen diskoak, eta kalean jaso ditu lehen txaloak. Beste askok berriz, Serge Gainsbourgen omenezko diskoan, Gainsbourg gainbegiratuz (Gaztelupeko Hotsak, 2008), ezagutuko zuten, kantari frantziarraren La javanaise abesti ezaguna bere eginez. Euskal kantu herrikoiez osaturiko disko bat grabatu eta autoekoitzi ostean –Herri kantak (2006)-, diskoetxe batekin Menaiak argitaratzen duen lehen lana da Ametsak eta oroitzapenak, kantu propioez osaturikoa.

Diskoan eta antzokietako emanaldietan Idoia Oteizak (pianoa eta sintetizadorea) eta Luis Fernandezek (biolontxeloa) lagundu ohi diote.

Azken hamarkadetan nortasun handiko euskal kantautoreek osaturiko zerrenda luzea osatzera dator Urko Menaia.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com