URKO MENAIA: Berehala identifikatzen den ahotsa
							12 urria, 2010
						
							
							
		
				
			
			
		
								
						Hura entzutean arreta deitzen duen lehen gauza hain zuzen, Menaiaren ahots sarkorra da, sakona eta belarrirako atsegina, eta haren intonazio ederra. Bestetik, Menaiaren kantuek entzulea berehala hunkitzeko gaitasuna dute, darien malenkonia eta tristura dela medio. Diskoan Idoia Oteizak (pianoa eta sintetizadorea) eta Luis Fernandezek (biolontxeloa) landutako moldaketek tentsioa eta dramatismoa erantsi diete kantuei, entzulearenganako eragina biderkatuz.
Azken hamarkadetan nortasun handiko euskal kantautoreek osaturiko zerrenda luzea osatzera dator Urko Menaia.
Albisteak