urte bidaiaria

16 apirila, 2015

Magnolia Route izan
zen Chicago eta Gulfport hiriak batu zituen lehenengo errepide asfaltatua,
Mississippiko estatuaren kostaldean, ordura arte burdinbideak baizik ez
baitzituen bi hiriok elkartzen. 1927. urtean gertatu zen hori.

2014an 10 urte
egingo ditu Travellin’ Brothers taldeak bere musika ibilbidean, eta Magnolia
Route errepidearen metafora gogoan, Nashville, Memphis eta beste hamaika hiri
eta hotsetan barrena, Chicagotik New Orleanseraino eramango dituen beste musika
bidaia bati ekin dio taldeak. Bidaia sustrai afroamerikarreko musika osoan
barrena, bidaia hamarraldien arteko denboran.

 “Magnolia Route” aurkezten digu seigarren
diskoan, taldearen proiektu handinahiena, erabateko heldutasuna iristen duen
lana. Bertan jauzi estilistiko handia egiten du taldeak, beti bezala bluesetik
abiaturik baina haren mugak artez eta dotoretasunez gaindituz.

30. eta 40.
urteetako Big Bandek berezko zuten estiloko swing eta jazz topatuko ditugu “Magnolia
Route” albumean, Mississippiko deltako hotsak, New Orleanseko jaia, Nashvilleko
country soinuak, Memphiseko Stax Studiosen estiloko soul eta gospela, New
Yorkeko Big Banden estiloko mambo ukitu latinoekin eta, nola ez, Chicagoko
bluesa.

Azken buruan,
bidaia aberatsa Rythm & Blues benetakoan barrena.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com