
Victor Aneirosek 25 urteko ibilbide musikala ospatuko du bira batekin
O Ferroleko ontzioletan landutako musikari autodidakta. Rock eta doinua gogorragoak dastatu ondoren, 25 urte daramazki bluesaren hamabi konpasetako doinuak lantzen. Galizian ezezik,kontzertu ugari eskeini izan ditu beste hainbat lurraldetan. Euskal Herrian ere ibilitakoa da eta Frantzian -Montreux-ko jaialdian grabatu zuen bere bigarren diskoa 2002an. Bertsioak eta ingeleraz kantatzeari uko egin gabe, bere iparrari heldu dio kantu propioak, galizieraz konposatutakoak jasotzen disko batzuetan. Batek baino gehiagok blues proletarioa moduan izendatu du bere musika.
Bere talentu artistiko nabarmenaz gain, Victor Aneirosen ibilbide musikalaren bereizgarririk bada, eman duen pauso bakoitza bideratzerakoan izan duen erabakitasuna eta koherentzia dugu. Zortzi disko argitaratu eta ehunka emanaldi egin du han-hemen. Gitarrajole eta konpositore galiziar honek bidezko eskubidez lortu du erreferentziazko figura gisa goraipatua izatea, bere ibilbideari kutsu berezia emanez, eta ibilbide horren goreneko mailara iritsi da.
Darabilen hizkera lortzeko, bikaina da Aneirosek daukan banda: Fran Rey teklatuetan, Marcos Sanchez baterian, Victor Gacio baxuan. Gure
garaiko Blues Rock alorrean aurrenekoetan legokeen nazioarteko artista batek behar duen bezalakoa. Horixe da Aneirosen antzeko artisten jarraitzaileok daukagun abantaila handia, behar duen unean eta behar duen kokapenean datorrela hotsa. Artifiziorik ez, amarrurik ez.
Gitarrista eta konpositore galiziarrak bere bakarkako lehen diskoaren mende laurdena ospatuko du 2025ean.
Albisteak