VICTOR DE DIEGO GROUP : disko berria
ORAINDIK AMETSETAN ez da bere lehen grabaketa, ez lider bezela, ez sideman gisa besteren proiektuetan baina hauxe da bere jazz-ahotsa halako naturaltasunez darion lehenengo aldia. Erreferentzia klasikorik ez da falta baina beharbada batzuek seguru asko sumatuko dute Sonny Rollinsen fazeta lirikoa ere bere une argitsuenetan, eta gai asko ezagunak egingo zaizkigu lehen aldiz entzutean, hemen bildu duen errepertorioa estimatzekoa da ulerterraza izateagatik (non gelditu zen musika komertzial ona?).
50. hamarkadaren amaiera eta 60. hamarkadaren hasierako hardbop eskolarekiko zaletasuna erakusten du Victor de Diegok. Izan ere, lan honi ez zaizkio ez arima ez groovea falta, errepertorio freskoa da benetan eta aurrez errazte lana egin dela nabaria da.
Eta gainera, izugarri talde egokia osatu du proiektu berri hau aurkezteko, adorea eta esperientzia nahasiak : CURRO GALVEZek osatzen du erritmo euskarri sendoaren hanketako bat, eta balio handia ematen dio bere kontrabaxu soilari. MARC AYZAk bere gaztaroan esperientzia handia bildu du partxeen atzetik. Asmamena eta energia bilduz eta JOAN DIAZ oraintxetik bertatik leku bat eskatzen ari da estatuko jazzaren piano-elitearen barnean, moldatzeko erraztasun izugarria du eta hemen swing klasikoaren kutsua dario bere pianoari, eta benetako gospel bilakatzen da batzuetan. Gozamena benetan, 60. urteetan baten batek soul-jazz
deitu zion hori.