Victor de Diego Quartet biran

4 otsaila, 2026

Asteon ari da Bartzelonan bizi den saxo jotzaile bilbotarra gure artean emanaldi batzuk eskaintzen. Laukotean eta gertuko kontzertuetan.

2026an “Haize Berriak” disko berria argitaratuko du Errabal Jazz zigiluaren eskutik.

Bilbon 1964. urtean sortua, 22 urte zituenean bakarlari onenaren saria jaso zuen Donostiako 1986ko Jazzaldian. Orduz geroztik, beste askoren proiektutan parte hartzeaz gainera, bere-berea duen disko sorta oparoa kaleratu du. Era berean, musika klasikoa landu du sona handiko erakundeetan, esate baterako, Bartzelonako Orquestra de Cambre del Teatro Lliuren eta Orkestra Sinfoniko Errusiarrean (Rostropovich maisuak zuzendua, 2001ean).Egun, Pirineos Jazz Orchestra-ko partaidea da eta bere taldea lideratzen du.Tete Montoliú, Ramón Cardo, DDavid Mengual, Chris Case, Randy Brecker, Javier Colina, Jeff Ballard… Victor de Diegok sarri izan dituen bidaide batzuk ere badira.

Juan de Diego anaiarekin batera buru jardungo zuen 1993an sortutako DE DIEGO BROTHERS boskotean. Taldeak hiru disko dauzka argitaratuta, 60. urteetako jazzaren kutsua dario (Blue Note), jazza funkarekin edo boogalooarekin uztarturik. 

DISKOGRAFIA (lider moduan)

1 Victor de Diego Quartet – “Speak Low” (TM 005 CD) (1993)

2 Víctor de Diego – “Amaia” (FSNT 012 CD) (1996)

3 Víctor de Diego Group – “Iratxo” (SJR CD 00036J) (2002)

4 Víctor de Diego Group – “Oraindik ametsetan” (ER 006)

5 Víctor de Diego – “Evolution” (Q00011J) (2009)

6 Víctor de Diego Trío – “Tribute” (Q00046J) (2013)

7 Víctor de Diego Trío – “Bittor” (Q0066J) (2016)

8 Victor de Diego – “Haize Berriak” (Errabal Jazz, 2026

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com