VILA 5 : DEBAJAZZ II Lehiaketaren irabazle

12 martxoa, 2007


Talde Berrien Lehiaketaren bigarren edizio honetan, Debajazz Jaialdiak berriro ere egiaztatu du penintsulako jazzaren maila altua: Vila 5, Paco Weht Quartet. Gainera Musikeneko Ultima Hora boskoteak eta Organiks! elektrikoek beren konposizioak aurkeztu zituzten lehiaketaren lehenengo edizioari ere leku egin zion Debagoienako Elgetako Antzokian, martxoaren 2an eta 3an; talde bakoitzak ordu betez jardun ahal izan zuen. Asteburu hartan oso une interesgarriak bizi izan ziren, esate baterako, Paco Weht kontrabaxu jotzaileak leuntasun handiko laukotearen aurrean proposatzen dituen erritmo latinoamerikarrak entzun ahal izan genituen, baita Organik´s taldearen jazz-funka, boppers ukituekin, Última Hora taldearen post-bop dotorea, metalen duo baliotsuan oinarritua… eta Vila 5 talde sendoa, sari irabazlea.
Talde Berrien Lehiaketan irabazle izaki, Vila 5 taldeak Elgetan erakutsitakoak disko batean, Errabal zigiluak datozen hilabeteetan argitaratuko duen diskoan, aurkeztu ahal izango ditu, eta gisa horretan amaituko da 30 talde eta proiektu baino gehiagori leku egin dien lehiaketa.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com