Xabi eta Petti zuzenean
Batetik, Berakoak folk eta bluesari buruz duen iritzia, orain dela gutxi Barrence Whitfieldekin batera izandako bizipenen ondorioz rock and rollaren ziztada hilkorra ezagutu zuena, eta fruitu gisa erakargarria baino gehiago den albuma izan zuena. Bestetik eszenatokietako animalia den Xabi, urte askotan Señor No donostiarren buru izan dena, ondo errotutako taldea, rock and rollaren kalezulo arriskutsuenetan bizi ziren taldeei begietara begiratu ziena. Rock and rolla ikusteko bi modu desberdin sentimenduak batzen, eta biek modu gordin eta akustikoan bertsio multzo bat surtan jarri eta txispa sortzea lortu dute, beraien arteko konplizitate osoa lortuz, Ray Charles, Dale Hawkins, Beatles, Jimi Hendrix, David Bowie edo Rory Gallagher bezalako artistek egindako kantuak, eta gure artean beti bizi izan direnak aletuz, edo baita olinpo honetan tokia aurkitzen ari diren Big Sandy, Chris Cacavas, Deke Dickerson edo biziberritutako Bill Kirchen bezalako gaur eguneko musikoenak ere. Repertorio honek, akustikoa izan arren, elektrizitatea nota bakoitzean deskargatzen du.
Eurek konposatutako kantuak aurkeztuko dituzte.
Albisteak