XV. Zizurkil Blues Gaua

20 urtarrila, 2017

ZIZURKIL
(Gipuzkoa)

Otsailak 04, larunbata   

 XV Blues
Gaua   –  
22:30 

 

Aurreko ediziotan izandako arrakastaren bidetik
larunbatean, otsailak 04, Gipuzkoako ZIZURKIL herrian, bertako ostalari batzuen
lankidetzarekin XV. BLUES GAUA egingo da.  Udalak –egitasmoei jarraipena
emateko zailtasunak diren garaietan eutsiz- aurrera egin du jada klasikoa
bihurtu den hitzorduarekin. Horrela, berriz ere,   jardunaldi
blueseroa izango da.  Blues musikaren jaialdi honetan herriko hiru tabernetan
 blues musika moldeen hotsak  entzuteko parada izango da
jatorri desberdinetatik sortutako hiru taldeekin. Bakoitzak bere onena
eskainiz. Azken kontzertuaren ondoren eta gorputzak iraun arte blues, soul
eta rockanroll
musika jarriko duen DJ saioa izango da. Sarrera doan.

 

 

EGITARAUA

 

22:30 
Pasus taberna : 
STARBLUES  (Euskal Herria)

Tolosaldeko taldeak eurak sortutako gaiak eta bluesaren
eta rockaren arteko bidearen erdialdeko lurraldera eramaten gaitu , Otis Rush,
Stevie Ray Vaughn eta Ray Charles bezalako izarren kutsua agerian. Euskarak
berak eskaintzen duen sonoritatea lagun,  iaz lehen diskoa kaleratu zuen
banda sendoa dugu hau. Bertan blues piezak, hammondaren
soinu bikainak, rock and roll moldekoak, New Orleanseko estiloari jarraitzen
zaion pianoak, jazza eta shufflea tartean. Boogietik countryraino iristen diren
estiloen nahastura .

 

11:45 
Atxulondo taberna  : HENDRIK ROVER & MITICOS GT´S
(Kantabria)   

 

Blues, rhythm and blues eta rock
gitarra jotzaile ospetsua da Hendrik Rover eta bere estiloa zabaltzen joan da
bere eraginak bezalaxe, folk, flatpicking, country eta Honky Tonk gehituta. Los Deltonos taldeak 90. urteen hasieran
iraultza handia eragin zuen EstatukoBluesaren ikuspegi geldi eta mimetikoan,
eta egiazko erreferentzia dira orduz geroztik.

Hendrik
Rover eta Mìticos GTs hirukote indartu eta bizia da, musikari zailduak eta
bikain konbinatuak, eta sendotasunez eta segurtasun handiz interpretatzen
dituzte Rover-en errepertorioa eta ongi aukeratutako bertsio aukera.

Beren
abestiekin, telecaster Esquire batekin eta Fender Pro Junior txiki baina
marmartiarekin armatuta, Goyo Chiquitoren kontrabaxu bizkorrak  eta Toño
López Bañosen erritmo lan bikainak lagunduta, eszenatokian egiazko urakana dira
Hendrik Röver & Los Míticos Gts. Hitz ematen dizuegu.

Sendotasun hautsezina erakusten
ari da Hendrik Rover-en bakarkako karrera. 8 disko argitaratu ditu 8 urtetan
eta era berean eutsi egin dio Los Deltonos bere talde nagusiaren jarduera
geldiezinari, denboraldi berean atera dituen beste 4 diskoekin argi erakusten
baitu seriotasun handiz hartzen duela bere lana.

  Bere diskoak bakarka
aurkezten hasi zen (“Esqueletos” 2008), gero  Miguel Bañón
murtziarraren laguntzarekin  (Los Marañones,  Los Lunáticos, etab…)
“No temáis por mí” (2010), eta 2010ean “Oeste/Norte” bikoitza
argitaratu zuenean argi geratu zen abesti horiek taldea behar zutela beren
argitasun osoz erakusteko. Goyo Chiquito (kontrabaxua/koroak) eta Toño López
Baños (bateria/perkusioak) lagun zaharrengana jo zuen, elkarrekin 20 urteko
eskarmentua duen erritmo saila, Mìticos GTs sortzeko. Haiekin grabatu ditu
“Incluye Futuros Clásicos” 2014an, “Live en La Burbuja”
zuzeneko emanaldia 2015ean eta “Fetén / Fatal” bikoitza (2016).

 

01:00
Egarri taberna : AWEK BLUES BAND
(Toulouse-
Frantzia)  

Europako agertokietan eskarmentu handia duten lau musikari biltzen ditu
AWEK taldeak. Bizitasun eta benetakotasun handikoa izanik, une honetan
Frantziako bluesaren esparruko talde garrantzitsuenetakoa da talde hau,
bluesaren generoaren alderdi guztiak lantzen ditu: Chicagoko bluesa, Texaseko
bluesa, shufflea eta swinga, benetako rock & rolla eta rhythm & bluesa
bazter utzi gabe.

18 urteko
eskarmentuarekin eta argitara emandako 9 albumekin, amerikar artista onenen
pareko indarra eta heldutasuna erdietsi ditu AWEK taldeak. Zuzeneko emanaldiak
apartak dira, klasizismoa eta originaltasuna nahasten baititu.
Europa osoan barrena ez ezik Ipar Amerikako leku askotan ere eskaini ditu bere
dohainak AWEK taldeak, esate baterako Austingo Antone’s ezagunean, Texasen eta
Montrealgo Jazzaldian. 2011n finalistak izan ziren Europako Nazioarteko Blues
Challengen, eta aho-soinulari onenaren saria jaso zuen Stephane Bertolinok.
Sarrera egin zioten BB King handiari, eta urteko talde onena aukeratu zuten
Cognac Blues jaialdian. Besteak beste Mark Hummel, Little Charlie Baty, Kid
Andersen, Fred Kaplan, Derek O Brien, Kaz Kazanoff, Bob Welsh eta Nick Connely
artistekin partekatu dute agertokia. Zizurkilen aurkeztuko dute 2017ko
urtarrilean argitaratuko duten hamargarren diskoa.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com