XXI. mendeko bluesa zale zorrotzenentzat
Jeff Espinoza eta Francisco Simonen arteko aspaldiko adiskidetasunaren eta eskarmentu handiaren emaitza da Red House. Tandem honen historiak Espainian, Flying Gallardos taldeko kide gisa elkar ezagutu zutenean, du abiapuntua. Harrez gero, elkarrekin garatu duten lanaren ondorioz, Europako blues talderik hoberenetako bat bihurtu da.
Ezinezkoa litzateke Red Housen historia hitz gutxitan laburbiltzea, baina esan beharra dago Red House soilik zuzeneko emanaldietan bizi dezakegun indar eta dotoretasunaren sinonimo dela, txundituta uzten baikaitu haren indar ikaragarriak eta gustu onak, emanaldi guztiak eta denak guztiz gogoangarri, ahantzi ezin, bihurturik.
Taldea 1988. urtean plazaratu zen aurrenekoz “Red House” izenburua zuen diskoarekin. Lan honetara eurek sortutako 12 gai biltzen dira Bluesaren eta R&B musika moldearen tradiziorik zintzoenari jarraiki. Lan honek berehalako ondorioak ekarri zituen, eta Espainia, Portugal eta Frantziako Jaialdi ezagunenetan parte hartzeko gonbitak jaso zituzten. Jaialdiotan kritikarik onenak merezi izan zituzten, eta ikus-entzuleen aldetik ere ezin harrera hobeagoa jaso zuten.
2000. urtean argitaratutako “Hold On” izenburuko bigarren albumak are emaitza hobeak jaso zituen. Bitartean taldeak birak eskaintzen zituen atsedenik hartu gabe, betiere nola zuzeneko kontzertuak hala bestelako emanaldiak eta proiektuak partekatuz; izan ere, 2003. urtean Europan barrena eskainitako Biran zehar, Scott Henderson Blues Band taldeari sarrera egiteko ohorea izan zuten, filmentzako doinu bandentzako gaiak idatzi zituzten, ekoizten jarraitu zuten, etab.
Bi urte iraun zuen bira honek, bere aldetik, oso emaitza ona eskaini zuen: “Redhouse Captured Live”, jarraitzaileen aspaldiko irrika aseko zuen zuzeneko album bikoitz berria, taldearen muina, agertokian erakusten duen maisutasuna eta talentua, argi eta garbi islatzen duena.
Laugarren albuma 2007. urtean iritsi zen, “Rattlesnake Road”. Molde klasikoen eta hots berrien nahasketa eztandagarria, “bluesy touch” erakusgarri, taldearen izaera agerian utzirik; hitz gutxitan esanda, XXI. mendeko bluesa. Grabazio lanetan estatu honetako musikari hoberenetako batzuek parte hartu dute, esate baterako, John Parsons, Gaby Jogeix eta Chojínek berak, Espainian egiten den hip-hoparen ordezkari nagusiak; gisa honetan bi musika molde eta bi hizkuntza elkartzen dira gai harrigarri batean.
JEFF ESPINOZA Los Angelesen jaiotako kaliforniarra da. Psikologia eta Etnia Ikasketak egin zituen Kalifornia Estatuko Fullerton Unibertsitatean. Musikazale porrokatua da, eta ondorioz Kaliforniako hainbat taldetan jotzen du, haur autisten psikologo profesionalari dagozkion eginbeharrak alde batera utzi behar izan gabe. Musikaren aurreko ezagutzak hobetzeko xedean Musikaren Teoria, Konposizioa, Ahotsa eta Grabazio Teknikak ikasi zituen Kaliforniako Orange Coast College Eskolan. Era berean, Konposizio eta Grabazioari buruzko mintegietan izan zen. 1980. urtean Espainiara iritsi zen “No Justice” talde kaliforniarrarekin, eta pixkana-pixkana Espainiako musika munduan sartzen hasi zen “Flying Gallardos” talde ospetsuko kide bihurtu zen arte. Talde honekin grabatu zuen bere aurreneko lana Espainian. Geroago “Vargas Blues Band” taldeko abeslari bihurtu zen, eta hiru disko grabatu zituen talde honekin (“Madrid-Memphis”, “Blues Latino” eta “Texas Tango”), Francisco Simónekin batean Red House osatzeko erabakia hartu zuen arte. Konpositore gisa era askotako 400dik gora gai erregistratu ditu, eta artista askorekin jardun du elkarlanean, esate baterako, Lonnie Brooks, Larry Graham, Larry McCray, Preston Shannon, Larry T. Thurston, Chris Rea, Junior Wells, Double Trouble (Stevie Ray Vaughan Band) eta beste batzuekin. Telebista iragarkientzako, dokumentalentzako eta filmentzako musika konposatu du, esate baterako, “Catherine’s Grove”, “Malena es un Nombre de Tango”, “Cthulhu Mansión” eta “El Rey” filmentzako.
FRANCISCO SIMÓN Madrilen jaio zen, eta bertako Cumplutense Unibertsitatean Geografia eta Historia diploma lortu zuen. Gainera, gitarrarekiko grinari bide emanez Entzumenaren Heziketa, Harmonia eta Musikaren Teoria ikasi zituen Madrilgo Sormen Musika Eskolan. Geroago Estatu Batuetara jo zuen, eta han Hollywoodeko (Kalifornia) “Guitar Institute of Technology” (MI) erakunde ospetsuan ikasi zuen: estilorik onenari ematen dioten saria jaso zuen (Best Style Award). Espainiara itzulita, bira ugari egin zituen estatuko lehen mailako artistekin batean, tartean Cabaret Pop, Duncan Dhu, eta Miguel Ríos talde eta artista handiekin; hauekin hainbat disko grabatu zituen, eta zuzeneko emanaldietan parte hartu. Nazioarteko artista askorekin egin du lan. Horien artean hauexek aipagarri: Jerry Lee Lewis, Willie de Ville, Paul Collins, Kevin Ayers, Kenny Neal, Colin James, Bernard Allison, Johnny Mars, Paul Carrack etra Tom Jones. Estatu mailan ere oso ezaguna da, begirune handia diote, eta besteak beste honako artista hauekin batean jardun izan du: Antonio Flores, Rosendo, Julián Hernández (Siniestro Total), Raimundo Amador eta José Mercé, (azken hauek biak izarrak flamenko musika moldean). Bestalde, ohiko laguntzailea da telebista saio batzuetan, esate baterako, “La noche se mueve” (Telemadrid-El Gran Wyoming), “El peor programa de la semana” (La 2, Fernando Truebak zuzendua, “Belle Epoque”, atzerriko film onenari emandako saria) eta “Caiga Quien Caiga” (T5, Espainiako telebistako show-magazinerik onena azken 6 urteetan). Bluesaren eta R&B musika esparruan zentzumen eta profesionaltasun handikoa izanik, Francisco Simónek arrakasta handia du ekoizle gisa, eskaera asko jasotzen ditu.
Albisteak