Zintzotasun kontua

13 uztaila, 2012

 

Cantus
Caterva
lanaren eduki sentibera laburbiltzen du Denbora Barik gaiak: hormako paper
japoniar loreduna zabaltzen den moduan hasten da, leihotik sartzen eta geure
inguruan, zirimola leun batean, hostoak dantzan jartzen dituen haize bolada
leunaren ondorioz bat-batean bizidun bihurtuko balitz bezala. Musikak gogora
ekartzen digu nola Coltranek ekialdeko doinuekiko duen maitasuna hala Hasierrek
berak Iñaki Salvadorrekin batean “Faro” izeneko denboraz kanpoko lan hartan
(errabal, 012) islatutako euskal herri doinuen aurreko maitasuna. Baina doinua
eta sentimendua nagusitu egiten dira modalitate
eta esperimentazioaren ondoan. Beste gai batzuek groovez beteriko esplorazio jolasak ezkutatzen dituzte (Tapitan Tabernikola),  badira oroiminez bustitako pieza txikiak (Erakusleihoa), asmatzeko eta swing egiteko uneak (Udantza eta Eskola Loka)… eta, nola ez, gutxienarekin hunkitzeko gai den
musika.

 

Inork ez dezala
perkusioen eta erritmo konplexuen aurreko trebetasunen katalogo bat espero:
Hasier Oleaga bateria jotzaile handia baino askoz ere gehiago da, gertutik
ezagutzen dutenek ondo asko dakite haren musika eta irribarrea egiazkoak eta
kutsagarriak direla. Ororen gainetik hunkitzeko eta hunkiarazteko musikaria da
Hasier. Zintzotasun kontua.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com