ZIZURKIL : IX Blues Jaialdia
EGITARAUA
23:00 Atxulondo taberna : THE TROUBLEMAKERS BLUES REVIEW
LICHIS, La Cabra Mecánica taldeko liderra eta JULIAN KANEVSKY, Andres Calamaro abeslari argentinarrarekin gitarra jotzailea dena, bere ohiko taldeetan denboraldirako atsedena hartuta, MANOLO DEL CAMPO, Def con Dos taldeko partaidearekin batera, BLUES emanaldiak eskaintzeko elkartu dira. Bidaia honek Willie Dixon, Howlin’ Wolf eta Muddy Waters ditu abiapuntu… eta Tom Waits, Omar Kent, Led Zeppelin eta enparauak helmuga, azken hauen bertsio gaizto batzuk barne. Musikaren road-moviea zuri-beltzean, Bluesaren ageriko maitaleentzat, baina baita jakin gabe ere maitale direnentzat.
00:15 Egarri taberna : The 44 DEALERS
Zakur zaharrak eta odol gaztea, musikari beteranoek osatutako banda hau definitzeko hitz egokiak dira. Taldeko kideek hogei urte baino gehiago daramatzate agertokietan bluesarekin lanean, Tonky Blues Band, Los Reyes del KO, JL Pardo, Special 20 eta beste talde ospetsuekin batean. Zuzenekoetan Chicagoko eskolak berezko duen errepertorioa eskaintzen du, 50. eta 60. hamarraldietako bluesman hoberenei keinu eginez. Argitaratu berri duen diskoa da horren erakusgarri bikainena. Blues koipetsua Muddy Waters, Little Walter, Freddy King, Magic Sam, Elmore James, Junior Wells, Howlin’ Wolf, Robert Nighthawk, Otis Rush, Jimmy Rogers eta beste maisu zaharren bidetik
01:30 Pasus taberna : RED HOUSE
Jeff Espinoza kaliforniarra eta Francisco Simón madrildararen arteko aspaldiko adiskidetasunaren eta eskarmentu handiaren emaitza da talde hau. Ezinezkoa litzateke Red Housen historia hitz gutxitan laburbiltzea, baina esan beharra dago soilik zuzeneko emanaldietan bizi dezakegun indar eta dotoretasunaren sinonimo dela, txundituta uzten baikaitu haren indar ikaragarriak eta gustu onak, emanaldi guztiak eta denak guztiz gogoangarri, ahantzi ezin, bihurturik. Hemen da berriro ere Red House, molde klasikoko R&B talderik onena agian, “CHIHUAHUA BOOGIE” disko berria aurkezten..
Albisteak