ZIZURKIL : X Blues Jaialdia
ZIZURKIL
: X Blues Jaialdia
Martxoak
3, larunbata 22:30etatik
aurrera
22:30 Atxulondo
taberna : MARKOS UNTZETA TRIO
Eibartarrak kaleratu
berri duen diskoaren izenburuak argi adierazten du nora eramango gaituzten
Markos Untzetaren kantuek. Blues,
gospel eta country musikaren lurraldera egindako
senezko bidaia da Mississippi.
Legendaren arabera Robert Johnsonek bere arima deabruari saldu omen zion
bidegurutze mitikoan abiatzen da, eta New Orleansera jaisten da, Mardi Gras
inauteri festaz gozatzera, Memphisen eta Nashvillen geldialdiak eginez. Bidaia
horretan Buddy Hollyrekin egingo dugu topo taberna bateko jukebox-aren inguruan, denboran atzera
egin eta herrixka bateko bluesman zaharra etxeko atarian guretzat jotzen ari
dela sentituko dugu eta haren auhen kantuak zirraraz beteko gaitu , eta tarteka
autoan sartu eta errepideak zeharkatuko ditugu, irratiak zabaltzen dituen
pop-rock eta blues-folk melodiak ozen abestuz. Era akustikoan,
sendo.
23:15 Atxulondo
taberna : XABI ta PETTI
Nahikoa da Xabi eta
Petti bost minutuz eszenatoki baten gainean elkarrekin ikustea, arima bikiak
direla ohartzeko. Musika, eta bereziki rock & rolla, grinaz eta erraietatik
bizitzeko eta ulertzeko modua partekatzen dute eta aspalditik elkarri dioten
mirespena aintzat hartuta, denbora kontua zen elkarrekin zerbait egitea. Euren
kontzertuak, akustikoak eta gordinak baina biziak, beroak eta elektrizitatez
beterikoak, zeinetan beren gustuko kantarien abestiak aletzen dituzten. Rhythm
& blues-aren klasikoak eta eurek
konposatutakoak.
00:15 Egarri taberna
: NICO WAYNE TOUSSANT BAND
Nico Wayne Toussaint,
aho-soinua eta ahotsa: Honen ibilbideak haurtzaroan du jatorria, piano-jotzailea
izanik aitak txikitatik erakutsi baitzion musika. Aitzitik, hamabost urte
zituenean, James Cottoni entzun eta gero, Bluesean murgiltzeko erabakia hartu
zuen, eta Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters, Jimmy Reed eta
Louisiana Red bezalako aitzindarien grabazioak xehetasun osoz aztertzeari ekin
zion.
Estatu Batuetara joan zen bluesa gertuagotik ezagutzeko, eta
Chicagotik Nueva Orleanseraino ibili zen Minneapolisen egonaldi luze bat egin
baino lehen. Gisa honetan ezagutu zituen, besteak beste, Jimmy Johnson, Eddy C.
Campbell, R.J. Mischo, Luther Allison eta Billy Branch, baita haiekin batera jo
ere. 1993. urtetik aurrera Frantzian joko zuen aitarekin batera osatutako
taldearekin, eta hiru urte geroago haren izena daraman proiektua osatu zuen,
bere-berea. Talde honekin sarrera
egiten zien, esate baterako, Magic Slim, Calvin Russel, Five Blind Boys of
Alabama eta Mick Taylor bezalako bandei. Era berean, Jazz in Marciac, Nancy Jazz
Pulsations, Blues sur Seine, Megève Jazz Fest eta Bastia Music Fest bezalako
jaialdietan parte hartu du, eta birak eskaini ditu Belgika, Holanda, Suitza,
Espainia, Mazedonia, Italia, Kanada, AEB, Ekuador eta beste herrialde batzuetan
barrena.
Transataltic Live da
bere laugarren diskoa, zuzenean grabatua, Frantzian eta Estatu Batuetan. 2004.
urtean kaleratua; lan honetan blues munduko izar amerikar batzuek parte hartu
zuten, hala nola, David Maxwellek (piano), Kid Banghamek (gitarra), Mudcat
Wardek (baxu akustikoa) eta Per Hansonek (bateria), baita Mudzillak eta Crazy
Hornsek ere. Urteko diskorik onena bezala dago katalogatuta, eta Europako blues
munduko artistarik handiena.
2007an Southern
Wind Blowin’
(Dixifrog) eman
zuen argitara eta 2009an Blues
entre les dents (Harmonia Mundi).
Egun bere hurrengo lana prestatzen ari da. AEBetan eta Frantzian kokatuta dagoen
musikariak “Lonely Number” (Iguane Records) disko berria aurkezten.
01:30 Pasus taberna
: LOS MIGHTY CALACAS + Marcos
Coll
“Calaca Boteretsuak” toloache mexikarra
%100ean, Emiliano Juárez, Fernando Ruvel,
Marcos
Coll eta Zoar
Mirandak osatua. Taldekideen gogoko “besta eta adar jotzea” islatzen
du taldearen musikak. Blues, Soul, Funk,
Surf eta Groove
koipetsuez osaturiko oinarri sendoa, lehen eskutik ikasia musikari
bikainekin aritu eta grabatu baitu talde honek, tradiziozko musika eta herri kultura
latino eta mexikarrarekin nahasten du, eguneroko hotsez eta egoera pikareskoez
beterik. The Mighty
Calacas taldeak bere musikara biltzen du entxilada berdeen saltsa
eta koipea mexikar umore burutsu honekin batean eta ikusizko eta musikazko
mintzairan, modu guztiz sinesgarrian irudikatzen dituzten musika generoen
zinezkotasuna albora utzi gabe… “Jaun-andreak, neska-mutikoak eta bereziki
Andereñoak! Eman diezaiegun ongi etorria…. The Mighty Calacas eta bere “hots
pelutxo-kosmiko guapatxosoa!” Gozo-gozo calacatzera!