Zizurkil XVIII Blues BERTAN BEHERA
EGUERDIAN
13:00
– IZARRA
taberna
MOJO HAND
Donostiatik urrutira iristeko hautatuen artean
Bluesean eta hartatik
eratorrietan interpretatzailearen arima da denetan garrantzitsuena. Entzuten
ari denarenganaino iristeko eta haren barruan jotzeko ikasten eta irakasten ez
den gaitasun horixe da garrantzitsuena. Musika organikoa, non gutxiago beti gehiago
den. Non sentimendua ezinbestekoa den eta teknika tresna erabilgarri bat
besterik ez. Taldekide bakoitzak entzuten ari denari transmititzen dion
gaitasun indibiduala da Blues talde bat handi egiten duena, taldekide hori
proiektu partekatu batera lerratzen baita nahitaez sentimendutik edan behar
duen estiloa interpretatuko badu. Asko dira deituak, baina urri hautatuak.
Zalantza izpirik gabe, Mojo Hand da,
Euskadin, azken talde horretan sailkatu beharreko bat.
Orain arte egindako ibilbide
laburrean, talde donostiar honek Estatuko gainerakoan ibilbide luzea egindako
hamaika proiekturen mailako kalitatea erdietsi du bere proposamenean. Taldea
2016an osatu zuten musikaren esparruan eskarmentu handia duten bost lagunek: Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Fernando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria) eta Paul San Martinek (pianoa).
GAUEZ
23:00
– ATXULONDO
taberna
SAXOS DEL AVERNO
Suzko
Rhythm and Bluesa aldaka geldigaitzentzat
Freedonia,
TheLimboos, Los Reyes del K.O., Ogun Afrobeat, Ketama eta Chucho Valdés banden
errautsetatik sortu ziren Los Saxos del Averno. Jatorrian talde instrumentala
izan zen, abeslari gonbidatu bat izaten zuen, baina orain Adrián Costa bluesman
galiziarrak betetzen du lan hori. Oso leku ezberdinetakoak dira taldekideak,
Madril, Logroño, Santiago de Compostela, Burgos eta Kubako Santiago dira haien
sorterriak. Une honetan Roasted Sinner
(Happy Place Records) diskoa ari dira aurkezten.
Hasiera
batean soilik saxofoiez osatutako taldea izan zen (saxo soprano bat barne),
grabazioak egin zituzten haize sekzio gisa eta hainbat bira egin zituzten
Julián Maeso, Ginferno, Pájaro eta Vinila Von Bismark bezalako musikariek
gonbidatuta. Gero beren musika egiteko erabakia hartu zuten, eta kontzertu
bakoitzean berritu egingo zen frontman bat izango zuten abeslari. Lehenengo
biran Julián Maeso, Anaut eta Roi Fontoira izan zituzten lagun. Baina gau
batez, Madrilgo Centralen, Adrián Costa gonbidatu zuten, ezin hobe hartu zuten
elkar eta grabatu egin zuten.
Eragin
nagusiak: 50. eta 60. urteetako musika, Rhythm and Blues eta erritmo latinoak,
bluesa, jazza eta funka. Ia musika beltz guztia eta antzekoak, betiere
Infernuko labetik igarota.
Izen
bereziekin: Little Richard, Ray Charles, Mingus Big band, Mambo Jambo Arkestra,
Louis Prima…
Euren
hitzetan, koipetsua da bandaren lehen diskoa, eta ezin dantzagarriagoa eta
izerdikorragoa azken singlea.
Zuzeneko
emanaldietan Adrián Costa (Los Reyes del KO, TheCriers…) bluesman galiziarraren
ahotsa eta gitarra ditu bandak lagun. Taldekide berria da Costa, bat egin du
Infernuko familia ezagunarekin, Dani Niño (TheLimboos, OGUN
afrobeat…), Ariel Brínguez (Chucho Valdés, Javier Colina…) eta Luis
Verde (El Niño Josele, Jerry González…) saxo jotzaileekin, ChaviOntoria
(Freedonia, Shirley Davis…) teklistarekin eta Miguel Benito “PT” (Gatos
Bizcos, Xoel López…) bateria jotzailearekin.
00:30
– EGARRI
taberna
THE SWEET VANDALS
Errepidean egindako bidea
Blues trinkoa, funk sakona eta soula egiten dituen banda da The Sweet Vandals. 2005. Urtean, Funkxplosion
laukote instrumentalak beste sorkuntza bide bat hartzeko eta Mayka Edjole
abeslaria taldera biltzeko erabakia hartu zuenean sortu zen The Sweet Vandals. “I gotyouman” binilozko singlearekin aurkeztu zen lehenengoz banda,
Funkoraman argitaratu zen eta Carlo Coupé bera izan zen ekoizlea. Berehala
agortu zen diskoa, eta nonahi entzun zitekeen Keb Darge, Andy Smith eta Henry
Storch bezalako nazioarteko disko jartzaileen eskutik. Geroago, Julián Maeso
arduratuko zen teklekin, eta Berlingo Lovelite klub mitikoan jo ostean kontratu
bat sinatu zuten Alemaniako Unique Records diskoetxe entzutetsuarekin. Orduan
abiaraziko zuten lau album, hamarren bat single eta konpilazio ugari ekarriko
zituen ibilbide guztiz bizkorra. 10 urteko epean Europa osoan barrena, Mexikon,
Turkian eta Afrikako Réunion Uhartean jo zuten, eta besteak beste Alemaniako
WDR Rockpalast saio mitikoan eta Ingalaterrako BBCren Maida Vale estudioetan
grabatu zuten, horrenbestez bihurtuko ziren funk sakonaren mugimenduko
erreferentziazko talde Europa mailan.
Une honetan hauexek dira
The Sweet Vandals taldea osatzen duten kideak: Mayka Edjole abeslaria, José
“Yusepe” Herranz gitarrista, Santi
”Sweetfingers” Martín baxu jotzailea, Javi
“Skunk” Gómez bateria jotzailea eta Santiago
“Diamond” Vallejo organista. Celofunk,
Funxplosion, SuperSkunk eta Depedro bandetan
zaildutako musikariak dira denak. Funk egiten
dute, kutsu klasikoko funk sakona, duela hainbat hamarkadatako 45 batetik
irtena dirudiena, funk bizi-bizia, irmoa, erritmo gordinarekin,
suspergarriarekin, dantzagarriarekin, sekulakoa, zikina… Izan ere, aitor dute
70. hamarraldiaren hasierako musika dutela ipar, James Brown gordinena eta
haren faktoriako artista batzuk. Baina hauena ez da imitazio edo errepika bat,
ezpada mundu osoko kritika konbentzitu duen berrinterpretatze guztiz
pertsonala. James Brownen “Papa’sgot a
brand new bag”, Otis Reddingen “I love you more tan words can
say”, eta Marvin Gayeren “What’s going on” bezalako bertsio
klasikoak grabatu dituzten arren, erabat originalak dira The Sweet Vandals
taldearen gaiak. Soinu gordina bilatzen dutenez, taldearen zuzeneko
kontzertuetan aditzen den soinuaren antzekoa bilatzen dutenez, tresna
analogikoekin grabatu dituzte beren diskoen zati asko eta asko.
Urte hauetan ongi zaildu
dira agertokiak Maceo Parker, Sharon Jones, Neneh Cherry eta Femi Kuti bezalako
artistekin partekatuta, baina oinetakoak apurtzen dituen taldearen groove
suntsitzaileak ez dizkio ateak ixten soul klasikoenari, ez dio beldurrik
generoko maisuei begietara begiratzeko.
Beroa eta inguratzailea batzuetan eta apurtzailea bestetzuetan, taldearen
nortasunaren ikurretako bat da Maykaren ahotsa. Taldearen konposizioen
zintzotasunaren, Hammond teklatu erregaitzaren eta interpretazio zirraragarrien
aurrean ezin geldirik egongo zara. The Sweet Vandals taldeak erre egiten du
agertokia bluesa, soula eta funka elkartzen dituenean. Madrildarrak diren
arren, zuzenean 70. urteetako agertoki estatubatuarretik etorriak direla ematen
du.
Albisteak