7 Eskale taldeak 94. urtean hasi zuen bere ibilbidea Euskal Herrian zehar erakutsitako pobreziaren gaineko emanaldi batekin. Hasiera batean bi bertsolari –Unai Iturriaga eta Igor Elortza– eta musikari baten -Hertzainakeko Josu Zabala– proiektua zena gerora 7 laguneko talde batean gorpuztu zen. Talde honek Barrenkaleko Bluesak, bere iraupen luzeko (ia ordubete) bigarren lana atera zuen.
