Pentsa litekeenaz beste, musika
prestakuntza sendotik eta adierazpide horri emandako bizitza osotik haratago,
artean ez den istant hori sortzeko eta soilik bere buruan dagoen hori
egikaritzeko gaitasuna da jazz musikari baten benetako balioa, beste
musikariengandik bereizten duena. Bere intuizio erritmikoarekin eta
sentimenduarekin bat etorrita, agerian uzten du iragankorra dena, jakitun baita
musikagileak partituraren gainean hartzen dituen erabaki berak eskatzen dituela
inprobisazioak, baina Jazz musikariak denbora errealean egingo du hori bera,
eta nota bakoitza disonantziatik inplikatuko du, beharrezkoa bada, akastuna
zerbait perfektu egiteko.
Musika prestakuntza handia du
Alejandro Doñágueda saxofonista aragoitarrak. Musikako goi mailako tituluduna
izateaz gain, lizentziaduna da musikologian, eta irakasle diplomaduna musika
hezkuntzan. Musikagilea, moldatzailea, musika zuzendaria eta irakaslea. Jazz
proiektu eta talde askotan parte hartu du azken urteetan (Ayud Jazz Quartet, Miguel
Viejo Sextet, Mordor’s Defenders Quartet, Divan Jazz Quartet, Conget Jazz
Quartet, Giant Steps Sax Quartet, AIRA,S Quartet, Art Jazz Quartet, Black Band
Big Band, Feeling Big Band), eta kolaborazio lanak egin ditu generoko izar
handiekin. Estatu osoko jazzaldi askotan izan da jotzen. 2015. urtean abiarazi
zuen bere proiektu pertsonala, “Alejandro Doñágueda Quartet”, Aragoiko beste
musikari handi batzuk lagun hartuta –Javi Callén, Israel González eta Fran
Gazol–. Aldi berean, Miguel Viejo Sextet seikotearen “Encarnación” albumaren
eta Antonio Ballestín konpositore eta pianistaren diskoaren grabazioetan parte
hartu zuen.
Entzun: ¡Qué tal, o qué !
mp3