“Musikari bikaina, hatz-higidura harrigarriarekin, gitarra besoaren luzapena, gorputzaren atala, balitz bezala erabiltzen du. Musikaren malabarista petoa, harena, batzuetan, erakuskeria hutsa dela pentsa liteke, birtuositate edukirik gabea, baina sentsazio hori berehalakoan baztertzen da jotzen duen guztiaren aurrean ipintzen duen gogoa eta bizitasuna ikusirik. Musikari aparta, bistakoa da. Eta horri guztiari sekzio erritmiko erabatekoa, eragin handikoa, gehitzen bazaio, bikain koipetutako makina baino egiazko gurdi blindatu bihurtzen da talde hau, Rhythm ‘n’ Bluesaren zapalgailu”.
Gaien interpretazioan aditzen diren hotsak granitozkoak dira, indar handikoak. Hark sortutako gaiek, gustu handiko konposizioek, eta bertsioek –Blues moldetik Rock generora, Funk atomikotik eta Stevie Ray eta ZZ Top taldeen hard boogie texastarretik igaroz– osatzen dute errepertorioaren oinarria. Gaur egun Javi Vacas baxu jotzaileak (erritmo-oinarria) eta Antonio Álvarez “Pax” bateria jotzaileak (Biak ala biak La Vacazul, Reyes del KO, Tresmil Hombres taldeetako kideak) osatzen dute hirukotea.
Entzun I feel brand new
mp3