Andoainen jaioa eta Usurbilen bizitzen 10 urte zituenetik. EHUn Gizarte Hezkuntzako ikasketak egin zituen eta 2005etik 2017ra antzerkian nahiz telebistan ibilbide profesionala garatu duelarik baina zaletasunezko jarduera askotarikoa guztiz baztertu gabe. 2015ean ATEA TEATRO deiturapean berak ekoiztutako hiru antzezlan idatzi eta zuzendu zituen: “Zu Gabe” drama, “Ekoetikopatetikobikoa” poltsiko-komedia eta “Jendartean Bidaide” antzezlan inklusiboa. 2018tik Gizarte
Hezitzaile lanera itzuli delarik ez du baztertu artearekiko grina edo gogoa eta
bere sorkuntza nagusiki film laburretan gauzatzen ari da. Bere azken lanak
ondorengoak dira “Azken muxua” (2017), “Barkatu” (2018) eta “Zuri so” (2019).
Egun ere aktore lanetan jarraitzen du. Musikagintzan Andoaingo “R” eta
Usurbilgo “Mendeku Itxua” taldeen hitzetan parte hartu izan du. Azken lan
honekin bere izaera sortzailea (eta independentea) eta musikazaletasuna uztartu
ditu kantatzea eta kontatzea merezi duen lanarekin.