Urri dira gisa honetako lanak euskal jazzean, horrelakorik baldin badago. Andoni Arcilla antzeko proiektu batetan ikusia ginen lehendik, baina
Hilkorra ez banintz guztiz bestelako istorioa da: egungo euskal poeten (Koldo Izagirre, Hedoi Etxarte, Anjel Erro, Itxaro Borda…) lanen egokitzapen sorta da, egungo jazzaren testuingurura bildurik, gogoetazkoa baino zirraragarriagoa, auto-atseginezkoa baino erronka jotzaileagoa. Horratx egokiro gainditutako erronka. Andoniren erregistroak swing eta jazzaren munduko “crooner” ohiko ahotsetik alderatuz, soinu eklektiko eta zabalagoagoan murgildu da. Testuak egokitzen ditu, bere doinuetara biltzen eta moldatzen ditu, eta azkenik bere egiten ditu sentimenduz beteriko abesti bihurtuz. Berarekin batera Jorge Abadías (gitarra), Kike Arza (kontrabaxua) eta Juanma Urrizak (bateria) irazki bikaina eta beroa ehuntzen dute.