Juanma Urrizak (bateria), Kike Arzak (baxua), Alejandro Mingotek (gitarra, lap steel-a) eta Jaime Alvarelosek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute Animal Blues taldea, lauak
dira oso ezagunak Nafarroako musikagintzan. Badira hamar urte Musikenen (Euskal
Herriko goi-mailako Musika Ikastegia) elkar ezagutu zutela eta harrez gero proiektu askotan egin dute bat, euren proiektuetan eta besteenetan. Era askotako taldetan topatu ditzakegu, gure garaiko musika estilo askotan jotzen. Eskarmentu handiko lau musikari dira, edozein abesti beren egiteko ageriko gaitasuna dute.