Ansorena & Senperena

Joserra Senperena eta Piter Ansorena aspalditik aritu dira elkarrekin lan musikaletan. Euskal Telebistako Funtzioa programan hasi ziren eta harrezkero bestelako egokiera desberdin ugarietan: telebista programak, pailazo hirukotearen diskoetan, zuzeneko saioetan … Hala ere, ez zuten inoiz Piter
Ansorenaren lanbide eta zaletasun handiena den txistu-danbolinaren alorrean ezer egin.
Bien jatorri musikalak oso desberdinak dira. Biok, ikasketetako hezkuntza klasikoa badute ere, Joserrak pop, blues, jazza eta zinerako soinu bandak eginez landu ditu bereziki bere aukera profesionalak. Piterrek, aldiz, herri musikaren inguruan
ibilia da, musika tradizionalari erreparatuz batez ere. Halako batean, hizpidera etorri zitzaien asmoa. “Eta bion jatorri musikalak bilduko bagenituzke musika emanaldi baterako?” Horrelaxe hasi ziren lanean: piskana, patsadaz, entseguetan
disfrutatzen eta elkarri aukeratxoak proposatzen. Beraien esperientzia musikaletatik abiatuta txango xume bat egin nahi izan dute. Eta hauxe da emaitza: klasikoa, herrikoia eta garaikidea.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com