Atomoog taldearen abiapuntua 1996. urtean kokatzen da. Gorabehera askoren ondoren, azken lau urteotan lokalean aritu dira, abestiak konposatu, frogatu eta grabatuz, guztia heuren kabuz. Irudiak ere jorratzen dituzte orain bai zuzenean eta baita bideo formatoan.
Zuzenean laukotea osatzen dute, hiru eskenatoki gainean: Iker Ormazabal (makinak eta gitarra), Katty Arenzana (ahots nagusia), Iker Rodriguez (makinak, bateria eta ahotsak). Eta laugarrena proiektore atzean: Beñat Fontaneda (irudiak).
Atomoog taldearen musika definitzea ez da lan erraza. Zerutik eskegita euren lehenengo diskan, trip-hop-a, elektronika, rocka……topa ditzakegu, baina guzti hauen nahasketa da azken finean taldearen sekretua. Hasiera batean elektronikaren mundua arakatzea zen proiektu honen ardatza, eta ondoren bilaketaren eboluzio logikoa litzatekela esan daiteke.