Audience taldeak bide berri bat irekitzen du “Second Handed” diskoko kantekin, beren ibilbide propioa. Osotasunez, jarreraz eta inoiz baino biziago azaltzen delarik taldea. Kitarrak, pianoal, steel guitar-a, tronpetak, perkusioak, anbiente bereziak,… hau eta gehiago aurki dezakegu disko berri honetan. Eragin ezberdinetatik edaten duen diskoa, hainbat lekutako etorria, bai musika mundutik zein zinematik -diskoa John Cassavettes-i aipua eginez irekitzen dute “A woman under the influence” abestiarekin. Dudarik gabe, talde bat, disko bat, zuzenekoa eta jarrera bat zer esana ematen jarraituko duena. Diskoan goi mailako emozioa isladatzen duten abestiak aurkitzen ditugu. Nick Cave, Jon Spencer, Lamchop, blues eta soul musika,…zein punk musikaren urgentzia eta rock-ak ekartzen duen berotasun eta sendotasuna eskeintzen duen taldea; country alternatiboa delakoaren ikuspuntu aurrerakoi bat, pelikuletarako zaletasuna eta erreferentzia, crescendoak, berezitasunez beteriko erritmika ezohikoa,…
“Second Handed” diskoan aurki dezakegu talde baten eboluzio argia zeinek bere musika goitik bera zaintzen duen, musika ulertzeko duten sentsibilitatea goreneko puntuetara eramanaz. Gero eta jende gehiago engatzatzen ari den diskoa dugu “Second Handed”. Euskal Herriko musika eskenak azken urteetan eman duen talderik oparoenetarikoa. Beren bidea jorratzen dakien taldea dugu Audience.