Talde honek jazzaren historia eta bere sortzaile handien jaraunspena barneratzen jakin du. Katowice-ren unibertsoak, hortik datoz talde honetako kideak, bere ikasleei agerikoa den beharrezko teknikaz gain jazzaren filosofia jakin bat irakasten jakin du, bere oinarrizko esentzia errespetatuz. Bartosz Pernal-en konposizioek (tronboia) ildo horri jarraitzen diote. Erritmika serioan oinarrituz, bakarlariek bide bat landu dute, non, beren soloak ehundu dituzten eta beren espazio propioa sortu duten. Biraz bira, bi liderrek, hots, Michal Szkil-ek (pianoa) eta Bartosz Pernal-ek (tronboia), Maurycy Wójcinski (tronpeta) ahaztu gabe, beren arrankeekin gozarazten digute. Beraien musika tradizioan eta jazz, swing unibertsoan eta musika-adierazpen honen barneko groove propioaren bilaketan kokatzen da.