Belceblues taldeak 2005. urtean hasi zuen bere ibilbidea, beste talde askotan eskarmentua hartutako Ibon, Asier eta Oihan bergararrek sustraietako musika egiteko erabakia hartu zutenean. Bluesa oinarritzat hartuta, soinu indartsuagoak eta ahotsak lantzen dituzte musika beltza eta zuriaren ezaugarriak nahastuz.Zuzenekoetan, euskara eta ingelesa uztartzen dute euren konposatutako kantuetan eta, horrez gain, gustukoen ditugun blues estandarren moldaketak jotzen dituzte (Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix, Jeff Healey… ) 2008.ko udazkenean Infer lehen diskoa kaleratu dute eta zuzenean ari dira estraineko lana erakusten. Batzutan SATAN ASSak Haize taldearen laguntzarekin.