Bobby Martinez New Sextet

Filadelfian jaioa, kubatarra jatorriz, saxofoi jole, txirulari eta konpositorea, Bobby Martinezek hamaika urteko zela abiatu zen ubilbide profesionalean Miami Dade Community Collegen ikasketak egin ahal izateko, Paragon, Secret Society eta Willy Chirino taldeetan parte hartuz eta Gloria Estefan abeslaria buru zuen Miami Sound Machine taldearen integratuz. Miamiko hasmenta horren ondoren New Yorkera aldatu zen, Eddie Daniels klarinete jolearekin batera ikasten jarraitzeko. Azkenik, 1996an, Madrilen finkatu zen. Bide luzea egin du Mundu osoan zehar Pat Metheny, Jorge Pardo, Paco de Lucia, Julio Iglesias, Joe Williams, edo Paquito D‘Riveraren artistekin elkarlanean. Irakaskuntza esparruan etengabeko eta ospe handiko jarduera izateaz gain, Bobby Martinezek esperientzia diskografiko handia du, hala artista desberdinekin lankidetzan nola bere izenpean. Salsa Jazz, Latin Elation 1. liburukia, Better days eta Te lo dije bezalako lanak.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com