Chema Saiz

Jazzeko zenbait artistaren sormena bere buruaren bilaketa izan ohi da. Etenik gabeko barne-bidaia horrek arrisku puska bat dakar berarekin: eraikitzeko deseraikitzea eta lehen ez zena izatera ekartzea. Goigainekoak ez du derrigor zertan izan publiko handiaren gustukoa. Edo agian bai, baina hondorik gabeko gogamen baten aginduen mendeko izango da beti.
Hizkera propio bat sortzen baitu ausart, dardara daragio aurreiritzirik gabe hurbiltzen zaion orori. Nota desegokirik ez, alferrikako tenkadurarik ez. Entzun beza entzun nahi duenak.

SOLO Album-Vol. Dos da Chema Saiz gitarrajoleak argitara duen bere azken diskoa.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com