El Oso de Benalúa y sus Sabandijas

Antonio Trave (Benaluako Hartza) musikari arduratua da, eta musikaren beharrak hainbat estilo jorratzera eraman du, besteak beste pop rock psikodelikoa Elemento Desierto taldearekin, folka El Osombroso eta Sonriente Folk de las Badlands taldeekin, blues-rocka Chicken Congress taldearekin, eta bluesa El Oso eta sus Sabandijasengana iritsi arte.

Gitar, ahots, harmonika darabiltzan granadar honek hamar disko baino gehiago kaleratu ditu bere ibilbidean: Devil Inside and Roots (La Pana Brothers), Bad Lands Blues (Fernando Beiztegui y los Culpables)… Alabaina, zuzeneko emanaldien agenda bizia mantentzen du, batez ere El Oso y sus Sabandijasekin.

Hona taldea: El Oso de Benalua ahots, gitar eta harmonika; Toni Molina Moya gitar, Dani Levy kontrabaxu eta baxu elektrikoa, Giggs Nother bateria. Molina Moya ohiko kolaboratzailea da Traveren proiektu guztietan, eta Andaluziako gitar garrantzitsuenetakoa dugu. Dani Levy  musikari arrunt aldakorra da, esperientzia handikoa, eta Ñaco Goñi, Mingo Balaguer eta Richard Ray Farrell (AEB) mailako artistekin kolaboratu du. Giggs Nother, ekoizlea izateaz gain, blues eta jazz bateria, baita perkusio flamenkoa ere.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com