Eric Surmenian, musikari, margolari eta artista multifazetikoa, Marseillako Kontserbatorioan kontrabaxu klasikoan formatua, 1996an jazz sari nagusiaren irabazle eta Amsterdamkoaren cum laude aipamen baten jabe dugu eta Eric Barret, Guillaume de Chassy, Olivier Ker Ourio, Serge Lazavitch, Diederik Wissels, Erik Vermeulen, Ernst Reijseger, Jasper Blom, David Berkman, Tom Rainey, Toots Thielemans eta Perico Sambeat -ekin aritu izan da besteak beste urte guzti hauetan. Nazioartean bere musikari ibilbidean 30 disko baino gehiago grabatu ditu eta telebista eta zinemarako edota Dantza konpainia ospetsuetarako lan egin izan du ere. Jazzean oinarri sendoak izan arren, kontrabaxuaren espektro eta erregistroa arakatzen, zabaltzen eta esperimentatzen egiten duen lan bikaina estilo guztietatik at dago eta dagoeneko berezko hizkuntza bat garatzeko gai izan dela esan genezake.