Eureka Hot 4

Eureka Hot 4, ondo engranaturiko rock’n’roll makina da. Laukoteak, rock, soul, glam, punk zein zuzenean muineraino heldu daitekeen beste edozein genero, bat egiten du. Influentziak honakoak lirateke: Sly & The Family Stone, The Clash, T.Rex, Dirtbombs, ACDC, The Kinks, Devo, Rolling Stones, Beasts of Bourbon, John Spencer Blues Explosion, Funkadelic, Buzzcocks, The Meters, Lee Perry, The Cramps, Curtis Mayfield eta abar luze bat. Eureka Hot 4 taldea Bermeon (Bizkaian) eratu zen 2005eko otsailak inguruan eta modu honetan eraturik dago: Sergio Llanos ahotsa eta gitarra, Atom Rhumba bezalako taldeen eratzailea; Gotzon Garay bateri jolea, Münsterland eta Bongolocos bezalako taldeetan aritua; Josu Urkidi, ahotsak eta saxoa, Cyprinidians taldetik eratorria eta Zalakain Garcia baxu jotzailea. 2007an euren lehen erreferentzia den 6 kantutako “Eureka Hot 3” publikatu zuten, EH3 records zigiluan; Bertan, “Capsula” taldeko Martin aritu zen nahasketa lanetan. Diskoak, RockdeLux, Ruta 66, Mondo Sonoro, Entzun zein The Balde bezalako prentsa espezializatuaren eskutik goraipamena lortu zuen. Harrera bikaina izandako hainbat eta hainbat kontzertu burututa, Eureka Hot 4 taldeak, euren bigarren erreferentzia eta aurreneko iraupen luzeko lana den “World Champions” 2009 urteko udan kaleratu zuen Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik. Grabazio honen ekoizpenean ere Martin “Capsula” aritu zen taldearekin batera eta nahasketa Santi Garciaren eskutik burutu zen Ultramarinos Costa Brava estudioan.

 Entzun: World Champions.
mp3
 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com