Eva Alcaidek artista askorekin kolaboratu ohi du eta, zuzeneko eskarmentu handia izateaz gain, aipagarrizko historia akademikoa dauka. Torrelodoneseko Udal Musika eta Dantza Eskolan gitarra klasikoan hasi zenetik SortzeMusika Eskolan ibili zen, musika garaikidearen esparruetan murgilduz. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, jazz gitarran sakondu eta lizentziatu zen. Gero Eskoziako Errege Kontserbatorioan sendotu zuen prestakuntza, master bat eginez Jazz Gitarraren Interpretazioan.
Irati Bilbao, bizkaitar kantaria daukagu boskotean. Jorge Fernandez pianojolea (No Land Trio). Taldea osatuz, Carlos Montull baxuan, eta Aitor Bravo bateriajole malgua, No Land Trio eta Jeronimo Martin en taldearekin diharduena.