Txalapartarik gabe ezingo litzateke ulertu Flakutten egitekoa. Txalapartan dago taldearen abiapuntua, oinarria eta izaera nagusia. Flakutten sorburua ezagutzeko, 1990era jo beharra dago, Uharten txalaparta tailerra sortu zelarik, hain zuzen ere (UTT, Uharteko Txalaparta Tailerra). Uharteko ekitaldi kulturaletan beti esku hartuz, 1995. urtean tailerra herritik atera zuten bide berriak ezagutzeko eta beste toki batzuetako txalapartariekin ideiak eta musika elkar trukatu eta elkarrengandik ikasteko. Tailer honetako dinamizatzaileen arte-irrikari eta giza-grinari esker UTT-ren txalaparta garatuz joan zen, hainbat musikariren laguntzarekin, baita beste arlo artistiko batzuekin batera ere, hala nola, dantzarekin, eskulturarekin, antzerkiarekin, performance bideekin…
Entzun: Flakutt
mp3