Gainsbourg Gainbegiratuz

2006an Serge Gainsbourg-en heriotzaren hamabost urteurrena bete zenean, Juan Carlos Landa –Jocano- kantari donostiarrak gainsbourzaleak bildu nahi izan zituen kontzertu-omenaldia prestatzeko. Ez zen nahiko denborarik izan gauzatzeko, baina egitasmoa baztertu gabe, proiektua handituz joan zen. Gainsbourg-en bertsioak entzunak nituen ingelesez, italieraz, gazteleraz (gutxi)… beraz, bagenuen euskaraz egiterik.Urte emankorra izan zen aurrekoa, itzulpen, egokitzapen eta grabaketa prozesuetan pasatutakoa. Juan Zulaika, ingeniari eta ekoizlearen aginduetara, hamabost abesti grabatu zituen lagun koadrila ederrak: Gari, Mikel Agirre (La Buena Vida), Diego Vasallo, Estanis Elorza (Natural Project), Saioa, Amaia Intxausti, Rafa Berrio, Txuma Murugarren, Urko Menaio, Enrique Mingo, Sanchís, Giorgio Bassmatti, Jone Gabarain… eta ondorengo musikari hauek ere hartu dute parte: Aitor Unanue, David Soriazu, Iñaki Huarte, Txeli, Agus, Joserra Senperena eta Javier Sun.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com