Jose Agustin Guereñu “Gere” 16 urterekin hasi zen baxua jotzen bere etxean, modu autodidaktan. Nahiz eta berandu hasi musika munduan, aurrerapen handia egin zuen denbora gutxian eta laster hasi zen beste musikari batzuekin jotzen. Jazz musikaz interesatu zen eta Ángel Celadarekin batera La Noche taldea eratu zuen. Honi esker beste zirkuito batzuk ezagutzen hasi zen, beste jende bat, eta Orkesta Mondragon edota Joan Baez-ekin jotzen ere.
Hau da bere lehen bakarkako lana. “La gran casa” du izena eta bertan hainbat lagun musikariren laguntza jaso du. Eragin askoko diska da, fusioa, jazza, inprobisazioa ere badago, rock izaera du soinuan eta post edizioan berriz pop filosofia du. Musika latinoa eta flamenkoaren eraginak ere hausnartu daitezke bertan. Denetik pixkat.
Entzun: La gran casa
mp3