Jeronimo Martin

Laku lainotsuren batean Keith Jarrett eta Chano Dominguezen artean, a priori elkarren artean inolako zerikusirik ez duten bi unibertso. Bi erreferentzia lauso besterik ez dira Jeronimo Martinen pianismoa kokatzeko, poetikoa, eta jakin-mina pizten duena, baina zehaztugabeak oin bat harmoniari loturik eta bestea etengabeko askatasunean duen hirukotearen espresio gaitasuna izan zen piano jotzaiolearen estreinaldia. Aurreneko grabazio horrek aurreratutakoak bigarrenean ezin kaligrafia garbiagoan islatzen diren dohainak dira: dotoretasuna agertokian, zalantza eta ziurtasunaren arteko oreka
interesgarria… eta, zalantzarik gabe, malenkoniaren antzeko zerbait,
musikaren doinua ehuntzen duena, taldearen gogo-aldartearen erakusgarri. Han hirukotea moduan eta oraingoan seikote osatuan.
Entzun: Quinoa
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com