Jimmy Arrabit Trio taldeak geure gogora dakarkigu Esbjörn Svensson Trio talde desagertuaren ausardia: lan honetan rock eta folk elektronikoa ditu elikagai jazzak, fender rhodessek euskal doinu tradizionalak ondu egiten ditu dub eta afrobeat erritmoen arabera, eta taldeak eskeintzen duen swing-ak bikain uztartzen ditu, inolako konplexurik gabe, plater ezin goxoago hau osatzen duten gaiak oro: Mahaia dagoeneko prest dago!
