Joaquin Chacón

Madrilen sortu zen eta oso txikitatik jaso zituen aitaren jatorri flamenkotik oinordetzan jasotako musika eraginak. Madrilgo Kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta luze gabe erakarri zuen jazzak. Beraz, estatuko eskola aitzindarietan hasi zen jazza ikasten, nazioarteko mintegietan izan zen, eta Holandan (Koninkligk Conservatorium) eta Alemanian osatu zituen musika ikasketak John Abercrombie, Dave Liebman, Joe Henderson, Barry Harris, Bruce Forman, Richie Beirach, Bob Moses, Jerry Bergonzy eta gisako musikari handiekin.
Profesionala azken 24 urteetan, bere proiektuetan egin du lan, baita  sideman gisa ere Mike Richmond, Chano Domínguez, Uffe Markussen, Javier Colina, Jorge Pardo, Ben Besiakov, Jim Snidero, Bobby Floyd, Ben Stivers, Keith Copeland,  Doug Raney, Al Foster, Richie Cole, Billy Hart, Perico Sambeat eta beste musikari askoren ondoan, Mexiko, Korea, Vietnam, Norvegia, Danimarka, Alemania, Espainia, Maroko, Egipto, Libano, Jordania, Zimbabwe, Angola eta beste herrialde batzuetako nazioarteko jaialdietan.
Entzun: Gratitud
 
Entzun : She Cool and Groovy (Chacón & Mariano Díaz Quintet)
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com