Jon & Sugramas

Arima Beltzako abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiektu berria dugu “Jon & Sugramas”. Abesteko duen grina asetzeko asmoz, Elgoibarko musikaria duela bi urte inguru hasi zen proiektu honetako kantuei forma ematen. Eta kantu sorta bat bildu zuenean taldea osatzea erabaki zuen. Horretarako aspaldiko musikari lagunekin batu da. Sugearekin lotutako landarean oinarriturik “Sugramas” izenaz bataiatutako bandan Legen Beltzako Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak daude gitarra eta baterian eta Andrakan taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarra, berriz, baxuan. “Jon & Sugramas” proiektuan rocka izango da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena duena. 
 
Entzun: Bidaia
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com