Joseba Tapia

Trikitilari edo soinu jole jantzia estuegia zaio
Joseba Tapiari. Hala izan da musika egiten hasi zenetik. Jakina da etxetik
dakarrela musika Tapiak, haren DNAn daude txertatuta trikitixa eta kantua, baina
baita rocka eta gitarra ere. 80ko hamarkadaren erdialdean diskoak argitaratzen
hasi zenetik gaurdaino, musika ausarki egin du eta egiten du. Batere beldurrik
gabe, harritzeko modukoa den naturaltasun berezi batekin.
mp3 
Tapia eta Leturia

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com