Apaizen eskutik ez bada ere, apaizen bedeinkapenaz azaldu zaigu maizenik noizbaiteko bertsolaria. Ez da horrelakorik gertatuko oraingo honetan. Apaizek gudukatu zuten mundukoa baitzen Joxe Mari Lopetegi, Hego Euskal Herriko errepublikanoen bertsolaria (Irun, 1875 – Arrueta, Nafarroa Beherea, 1942). Bere garaiko prentsan, Irungo agerkarietan batez ere, argitara eman zituen bertso sailak bildu ditu lan honek lehenengo aldiz, iruzkin bat baino gehiago merezi duen liburua eskaintzeko.
Joxe Mari Lopetegi
Ez dago diskarik
Ez dago kontzerturik
Ez dago hemerotekarik