“Curriculum bikainaren jabe da José Vera. Mallorcako baxu jotzaileak saio askotan parte hartu du penintsulako artista ezagunenetako batzuen (Melendi, Antonio Vega, Malú, Quique González, Revolver) emanaldietan musikari-laguntzaile gisa, baina Butterfly diskoa argitaratuta iritsi zaio ondo merezita duen protagonismoa beretzat eskatzeko. Lehenengo pertsonan, gainera. Concepts lanean (Schoot Records, 2006) pedigri handiko lagun zaharrak izan zituen alboan, eta haietako batzuek berriro ere izan ditu ondoan lan berri honetan: Antonio Serranok eta Jorge Pardok beren maisutasuna eskaintzen dute, eta besteak beste Santi Ibarretxeren eta Manual Machadoren noiz behinkako agerraldiak arrunt samarrak dira. Ahots bakoitzak giro lasai batean hartzen du zentzua, groovea eta talentua borborka, indartsu eta mamitsu. Eskertzekoa da baxu jotzaileak egitekoak eta espazioak banatzeko orduan eskaintzen duen eskuzabaltasuna, doako nabarmenkeriak saihestu eta musika naturaltasunez arnasteko aukera ematen baitu.
2018aren ondarrean Haruki disko berria aurkeztu zuen, baxu elektrikoaren ordez kontrabaxua hartuta, laukotean.
Entzun: Butterfly.
mp3
Entzun: Haruki
mp3