“Ametsak eraman nau hemendik ihesi…”
PAPER HOTSAK sailaren lehen zenbakia osatzen du liburu honek. Bertan, duela bi hamarkada Venezuelan bizi den Joakin Arregi “Txe” Zizurkilgo bertsolariaren testoak jasotzen dira. Azken 25 urtetan egindako bertsoen aukeraketa honetan politikaz, herriminaz, existentzialismoaz edo erotismoaz aritzen da, eguneroko gai arruntagoak alde batera utzi gabe. Amets Arzalluzek aurkezpenean azaldu zuen bezela Otaño eta Xalbador gogorarazteaz gain, Txirrita, Xenpelar edo Lasarte “topatu” edo aurki daitezke bertsotan. “Bertso zaharrak ongi ezagutzen ditu, baina egungo bertsolaritza ere oso gainetik segitzen du”. Liburua, Koldo Izagirre idazleak idatzitako hitzaurreaz osaturik dago