Katamalo

ARRAKALAK ikuskizunarekin hasitako bidean, Bihotz Bakartien Klubak poemak kantu bihurtu eta hausnarrerako bazka eskeintzera dator berriz ere. Katamaloa esaten diogu euskaldunok gure aurpegia beste bat bihurtzeko erabiltzen dugunari. Ez garena azaldu beharraz, itxurakeriaz, hipokresiaz, sakon maitatzeko beldurraz, zoriontsuak izan ezinaz, lotsaz, harrokeriaz, benetan garena onartu nahi ezaz idatzi ditugu poemak eta kantuak. Barre egingo diogu geure buruari eta urkoarenari, tristetu egingo gara ispiluaren aurrean eta harro bezain pozarren biluztuko gara. Ostontzea agertzeko era bat baino ez delakoan. Proeiktu poetiko-musikala hezurtzen dutenak: Gorka Urbizu: Ahotsa eta gitarra, Alex Arregi: Ahotsa eta gitarra, Aintzina Lekue: Biolina, Gorka Mugarza: Soinua, Itsaso Etxebeste: Baxua,Nerea Urbizu: Ahotsa, teklatuak eta kajoia, Gotzon Barandiaran: Kanturako poemak eta kuatroa

Ez dago kontzerturik

Ez dago hemerotekarik

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com