Estudio berean baldin baditugu Ñaco Goñi harmonizista historikoa (Tonky Blues Band, Jokers, Malcolm Scarpa, Ñaco Goñi eta Bluescavidas), piano bluesaren erreferente den Paul San Martin donostiar pianista eta abeslaria (Stay Blues, Paul San Martin trio, The Fake Cousins) eta alde batetik Edu Bighands madrildar gitarrista eta abeslari geniala (Dinamita Blues Band, Ñaco Goñi eta Bluescavidas Whiskey Train, Edu Bighands), eta bestetik Fernando Beiztegui gitarra jotzaile eta kantari granadarra, Martí Elias (Mambo Jambo Ray, Ray) bateria jotzaile katalanarekin osatuz, ez dago dudarik La Blues Company dela azken urteotak bluesaren zaleek izan duten albisterik onena.
La Blues Company-ri buruz hitz egitea, Ñaco Goñi harmonizistaren lehen diskoaren izenburua izateaz gain eta Gaztelupeko Hotsak-en erreferentzia izateaz gain, Donostiako La Gatera klub mitikoaz hitz egitea da batez ere. Estatu mailako lokal historiko eta ezinbestekoa, Donostiako gauak kulturalki dinamizatu zituena hamar urtez. Moda eta joera iragankorrekin zerikusirik ez duen kluba, Bluesaren espiritua haize eta marearen kontra zainduz, Jon Gurrutxaga eta Santi Parraren zuzendaritzapean. Behin betiko itxi eta 25 urtera, Jonek generoko figura garrantzitsuenetako batzuk bildu eta proiektu hau ekoizteko deliberioa hartu du.