Mihailovic Bilbotar eszenaren beteranoa dugu, elektronika ekoizlea, saxofoi-jotzailea, The Cherry Boppers, Mamba Beat…moduko talde festazaleen kide ohia eta beste hamaika proiektuetan parte hartu izan duena.
Abi F aldiz, 10 urte daramatza bere swing sustraiak era guzietako musikari eta proiektuetan eta milaka erritmo eta estilo ezberdinetan sakabanatuz. Musika maitale amorratua, oso txikitatik ari da musika eta dantzaren munduan, beti prest gauza berriak probatu eta ikasten jarraitzeko,
2021az geroztik entzuleak erritmo dantzagarriz biziki astinduz zuzeneko bikainak ematen ari da M&A Swing Machine, eta azkenik eman diote hasiera bere ibilbide diskografikoari. Sailkapen eta muga guziei muzin eginez, Sinatraren Big Band-en tankerako erritmo elektronikoen gainean mugitzeko gai dira, swing-aren magia betierekoa aldarrikatuz eta sukar kiskalgarri baten pasioaren pean arituz beti.