Mandarin Dotore

“Eguraldiak inguruko bazterretan bezala, aldarteak gobernazten du gure barruko giroan”. Horrela dio Txinako esaera zahar batek eta horrela isladatzen zuten Tangdarren erresumako (VII-X mendeetan) olerkariek euren idatzietan. Erresumako funtzionariek olerkigintzan nabarmenak behar zuten izan eta mandarinak Mandarin Dotore bilakatu ziren.
Artea eta bereziki olerkigintza erabakiorrak ziren garai hartatik dakarkigu Rafa Egigurenek olerki sorta hau, non sentimenduen azaleratzearen bidez gizakia eta naturaren arteko ezinbesteko harremana eta oreka nabarmentzen den.
Liburu-disko formatuan kaleratzen da Paper Hotsak-en eskutik, Gaztelupeko Hotsak-en liburu editorial berria musikarekin harremana duten hitzak kaleratzera bideratua dago.
Lehen proposamen honetan, Rafa Egigurenek Tang olerkiak txineratik euskarara zuzenean eginiko lehen itzulpena eskeintzen digu. Euskara eta txineraren hizkuntza egituraren antzekotasuna bide, olerki hoiek osoago iristen dira gureganaino, ñabarduraz jantziago.
 
Hitz hauek Jose Luis Zumetak bilakatu ditu irudi, propio egindako marrazki desplegable batzuetan. Eta Joserra Senperenak olerkiak irakurtzeko ezinegokiago den musika konposatu eta jo du aukera honetarako.
Hitz, irudi eta musikaz osoturiko poesia proposamena.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com