Marcos Coll

Dabilen harriari, goroldiorik ez. Axularren esaera zaharrari gorpuzkera ematen dioten blues musikari horietako bat da Marcos Coll. Musikarekiko grina eta kezkak bultzaturik, leku batetik bestera esperientzia berrien bila eta beste musikariengandik ikasteko irrikan ibiltzen diren jotzaile horietakoa da. “Musikaren arau nagusi eta garrantzitsuenetako bat da norbera baino hobeak diren musikariekin jotzea beti”, dio Collek (Madril, 1976). Ideia horri jarraitu dio aho soinua jotzen hasi eta bere lehen taldeak (Red Blues Band…) sortu zituenetik, bere gaztaroko hirian, Santiagon (Galizia). 
 

Azken aldian atsedenaldia hartu du Los Reyes del KO-k, eta Marcos Coll talde desberdinekin dihardu lanean. Horietako batean, Rico McClarrin (George Clinton, Jaco Pastorious, Sly Stone…) bateria jotzaile eta abeslariarekin ari da, eta bestean Peter Crow C. delta blueseko gitarristaren The  Weed Whackers taldearekin. Eta The Mighty Calacas talde mexikarraren partaide finkoa da

Europako aho-soinularirik onenetakoen artean, Kontinente honetako herrialde askotan, AEBtan, Mexikon eta Afrikako Kongo RDn izan da jotzen. Une honetan Hohner etxe ezagunaren sustapenerako irudi garrantzitsuenetakoa da eta  Alemanian izan zen azken aho-soinularien munduko txapelketan, World Harmonica Festival deituan, epai-mahaikidea izan da.

 

 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com