Miguel Moldes

Miguel Moldes abeslari eta konpositore galiziarra txikitatik hasi zen kitar klasikoa jotzen. Bluesa edo rocka bezalako estiloetan murgildu zen, baina bestelako eraginak ere jaso zituen, hala nola folka edo R & B.

Dead Wood, Los Wavy Gravies edo Vatapa taldeekin  aritu zen elkarlanean. Bakarka egindako lanekin batera, ibilbide sendoa eta nortasun artistiko nabarmena osatu dute proiektu horiek, aurreneko lana bultzatuz eta Galiziako kantautorearen inflexioa zilegituz.

 

Horretara iristeko, Miguel Moldesek bandaren formatua aukeratu du. Alde batetik, kantautorearen fabore daukagu Sandra Gomez (Sanny),  Loners Downtown edo Grape Juice bezalako lanak editatu dituen ibilera luzeko artista teklatuetan, kitar akustikoan eta ahots harmonietan. Bestalde, Sannyren bandan ohiko kolaboratzaile eta ForaOstias gisako proiektuetako kidea den Anxo Paz bateria eta perkusioetan kolaboratzen du. Azkenik, Humo bezalako lanak argitaratu dituen eta Boa Sunet mailako taldeetan kitar eta teklatu jole dugun Alejandro Neirak dauka baxuaren ardura.

Banda honek sendotasun handiz bermatzen du Miguel Moldesen sormen gaitasuna –kitar, harmonika eta ahots nagusia izateaz gain testu guztiak konposatu ditu–, mundualde honetan oso ohikoak ez diren narratiba musikal eta lirikoa maisuki ahalbidetuz. Izaera zintzo eta organikoa duen musika eskaintzen digu.

 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com